Titulu honen konpetentzia orokorra da kanpoko eta barneko lorategiak eta kirol-erabilerarako belardiak instalatzea, kontserbatzea eta lehengoratzea, eta landare-ekoizpeneko eta loregintzako jarduerak egitea, eginkizun horretan makineria eta instalazioak maneiatuz eta mantenduz eta ingurumen-araudia, kalitate-kontrolekoa eta laneko arriskuak prebenitzekoa betez.
Moduloak | Orduak | Ikasturtea |
Agronomiaren oinarriak
|
198 | 1. |
Trakzioko tresneria eta lantegia
|
132 | 1. |
Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak
|
99 | 1. |
Landare-osasunaren printzipioak
|
99 | 1. |
Kontrol fitosanitarioa
|
147 | 1. |
Lorategien eta berdeguneen ezarpena
|
198 | 1. |
Ingelera teknikoa
|
33 | 1. |
Landareak eta zotalak mintegian ekoiztea
|
165 | 1. |
Lore eta landare-konposizioak
|
66 | 1. |
Loradendak
|
42 | 2. |
Lorezaintza eta loragintzako salmenta-teknikak
|
63 | 2. |
Lorategiak eta berdeguneak mantentzea eta hobetzea
|
210 | 2. |
Laneko prestakuntza eta orientabidea
|
105 | 2. |
Enpresa eta ekimen sortzailea
|
63 | 2. |
Lantokiko prestakuntza
|
380 | 2. |
Zikloa Guztira | 2000 |
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
- Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
- Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
- Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
- Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Lanak:
- Barneko eta kanpoko lorategiak eta berdeguneak instalatzen, mantentzen eta hobetzen dituzten enpresa publikoetan eta pribatuetan lan egin dezake, baita mintegietan landareak eta zotalak produzitzen dituzten enpresetan edo loreekin eta landareekin konposizioak eta apaingarriak sortzen eta egiten dituzten enpresetan ere. Horrez gain, horiek merkaturatzeko eta banatzeko jarduerak egin ditzake, bere kontura zein besteren kontura.
- Era berean, plagiziden tratamenduak egiteko gaituta dago, araudiak erregulatzen duen jardueraren arabera, eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko legeriaren arabera.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
- Kanpoko eta barneko lorategiak instalatzea, kontserbatzea eta leheneratzea, baita kirol-erabilerarako belardiak ere, eta landare- eta lore-produkzioko jarduerak egitea, eta, horretarako, makineria eta instalazioak maneiatzea eta mantentzea eta ingurumenari, kalitate-kontrolari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.
- Lorezaintza-proiektuen zuinketa egitea eta paisaia leheneratzea, planoetako argibideei jarraituta.
- Lurra hautatutako makineriarekin prestatzea, tresneria erregulatuta eta lanak jardunbide onen arabera egiten direla bermatuta.
- Instalazioak, azpiegitura sinpleak eta ekipamendua muntatzea eta mantentzea, instalazio-planoak eta mantentzeari buruzko esku-liburuak interpretatuta.
- Landare-materiala landatzea eta/edo ereitea, proiektuaren zehaztapenak beteta.
- Lorategiko landare-elementuak eta landare ez direnak kontserbatzea eta birjartzea, teknika egokiak erabilita.
- Beharrezkoa den tratamendu fitosanitarioa dokumentazio teknikoa interpretatuta prestatzea eta aplikatzea.
- Fruituak eta haziak biltzea eta landareak eta zotalak hedatzea eta landatzea, segurtasun-baldintzak mantenduta eta lan-programazioari jarraituta.
- Tresneria eta makineria zehaztapen teknikoei jarraiki maneiatzea.
- Ureztatze-sistema maneiatzea, eta, horretarako, uraren aprobetxamendua optimizatzea eta laboreen behar hidrikoak estalita daudela egiaztatzea.
- Lore-konposizioak eta dekorazio-proiektuak egitea, landare naturalekin eta/edo artifizialekin, ezarritako teknikak aplikatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Familia: Nekazaritza
Iraupena: 2000 h
- Lehen urtea: 1083 h
- Bigarren urtea: 917 h
Eredua: A
Ordutegia: 8:15-14:45