Eskolako digitalizazio proiektuetan lagungarri izateko asmoz, aterpeko eraikinaren 3. solairuan gela eroso eta egokia prestatzen amaitu berri dugu.
Gela honetan ezarri dugun lehenengo baliabidea Basogintza zikloetan erabiliko dugun #JohnDeere simuladorea izan da. Horretarako, Usurbilgo Guifor Maquinaria Forestalen laguntza izan dugu.
Simuladorearen azken helburua, Basogintza ziklo guztietako ikaslegoa baso lanetako eskarmentua bertan trebatzea izango da.