Zenbat ziklo aukeratu ditzazket aurrematrikulan?
Nahi adina. Berez, zure lehentasunen araberako hainbat aukera aukeratzea aholkatzen dizugu. ADI! AURREMATRIKULA ZURE LEHENENGO AUKERA GISA AUKERATU DUZUN ESKOLAN EGIN BEHAR DUZU SOILIK, eta aurrematrikula eskaeran zure 2. eta 3. aukerak aukeratu ondoren. AURREMATRIKULA IKASTETXE BAKARREAN AURKEZTU DEZAKEZU SOILIK. Ziklo berbera eskainiko duten beste ikastetxeak ere aukeratu ditzazkezu, baita EAEko beste herrialdetako ikastetxeetan eskaintzen badira ere. Hezkuntza eskaintzaren berri hemen kontsultatu dezakezu.
Ziklo berbera hizkuntza eredu zein txanda ezberdinetan eskaintzen bada, denak aukeratu ditzazket?
Zikloak hainbat hizkuntza eredu baditu, zure lehentasunen arabera ahal dituzun guztiak aukeratu ditzazun aholkatzen dizugu. Horrela eginda, nahi duzun zikloan onartua izateko aukera gehiago izango dituzu.
Zenbat plaza daude zikloko?
Berez, 25 eskaintzen dira baina gutxiago eskaini ahal daitezke ikasle errepikatzailerik balego (ziklo bakoitzeko talde kopurua urtetik urtera aldatu daiteke).
Onarpen kupoak egon badaudela, zer esan nahi du?
Eskatzaileen sarbide jatorriaren arabera plazak esleitzen direla esan nahi du:
Ziklo Ertainak: %65 DBHko ikaslegoa / %20 Oinarrizko LHko ikaslegoa / %15 besteak.
Goi Zikloak: %60 batxilergoko ikaslegoa / %20 Z. Ertainetako ikaslegoa / %20 besteak.
Hainbat sarbide aukeratu al ditzazket, adibidez, batxilergotik eta ziklo ertain batetik goi ziklo batetara ? Nola jakin dezaket zein den niretzako onuragarriagoa?
Ez. Sarbide bakarra aukeratu dezakezu soilik. Sarbide bakoitza zenbat hautagaiek aukeratuko duten jakitea ez dakigunez, zaila da jakitea ze sarbide aukeratuta izango duzun onartua izateko aukera gehiago.
Nire lehenengo aukeran ez banaute aukeratzen, ¿aukeratu ditudan beste aukeretan onartua izateko aukerarik ba al dut?
Bai. Horregatik aholkatzen dizugu hainbat aukera aukeratzea. Programak, ikaslegoaren bataz besteko notaren arabera sailkatzen ditu hautagaiak, zure lehentasunen arabera. Zure lehenengo aukeran sartuko ez bazina, bigarrenerako bataz bestekoa egingo dizu. Bigarrengoan sartuko ez bazina, hirugarrenerako eta horrela jarraian zure aukera guztiekin.
Aurreinskripzioan ezarri dudan lehentasuna aldatu dezaket?
Bai. Baina maiatzaren 24ra arte soilik.
Beste norbaitek nire izenean egin al dezake aurreinskripzioa?
Bai, baina horretarako zuk sinatutako baimena eta beharrezko dokumentazioa ekarri beharko lituzke.
Adingabekoa naiz. ¿Nik egin al dezaket aurrematrikula?
Ez. Zure ama, aita edo tutoreak egin beharko du. Beraiek sinatutako baimena osatu dezakete eta beraien NAN kopia batekin zuk zure kasa egin dezakezu.
Aurrematrikula osatzerakoan azterketak amaitzeke baditut edo ziurtagiri akademikoa ez badut, zer gertatzen da?
Aurrematrikula dagokion datetan egin behar duzu, baina ekainaren 21era arteko epea duzu falta zaizun dokumentazioa guregana ekartzeko, (28ra arte aurrematrikula online egin dutenek).
Onartutakoen zerrenda non ikuskatu dezaket?
Aurreinskripzioa osatu duzun ikastetxean. ikasgunea.eus atarian izena emanda onartuta zauden ikastetxea ikuskatu dezakezu. Berez, derrigorrezkoa da webgune honetan izena ematea.
Behin behineko zerrenda atera da eta onartuta nago. Matrikulatzerik badut?
EZ. Behin betiko zerrenda ikuskatu dezazun EZINBESTEKOA da.
Zer dira matrikulazioa gauzatzeko fase ezberdinak?
Onartutakoen behin betiko zerrendak hiru fasetan onartuko dira. Fase bakoitzean zure egoera zein den agertuko da. Lehenengo fasean onartua ez bazaude, bigarrengoan edo hirugarrengoan onartua izan zaitezke.
- I. eta II. faseetan, lehenengo aukera aukeratu dutenek matrikulatuko dira soilik. Fase bakoitzari dagokion datan ikastetxera joan beharko duzu matrikula gauzatzera. Matrikula egin ezean, plaza galduko duzu.
- III. fasean, ezarri zenituen aukeretatik zein ikastetxetan onartua izan zaren esango zaizu. Matrikula ikastetxe horretan noiz egin beharko duzuen adieraziko zaizu, eta horrela egin ezean, plaza galduko duzu.
- Aparteko aldian, plazak soberan badaude, baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiak matrikulatu ahal izango dira.
Behin betiko zerrenda atera da eta onartuta nago. Matrikulatzerik badut?
Dagokion datan matrikulatu beharko duzu edo zure plaza galduko duzu. Zein ikastetxetan zauden onartua ikuskatu ezazu eta matrikula osatzeko behar duzun dokumentazioaz informatu zaitez. Onartuta zauden zikloan matrikula osatu ezean, plaza galduko duzu.
Nire 1. aukeran onartua izan naiz baina 2.a interesatzen zait.
Ez. Matrikulazio epearen ondoren plaza librerik balego, ahalko zenuke soilik.
Ez naute onartu nire aukeretan. Zer egin dezaket?
Zure interesekoak diren eskoletara deitu ezazu eta ze zikloetan plaza libreak dituzten galdetu ezazu.
Itxaron zerrendarik ba al da?
Matrikulazio-aldi arruntean bete ez diren plazak eskuratzeko eta matrikulatutako pertsonen balizko bajak betetzeko, uztailaren 22tik aurrera zerrenda bat sortuko da plaza eskatzen duten pertsonekin.
OHARRA: Prozesuan parte hartu baduzu eta plazarik ez baduzu lortu, berriro eskatu beharko duzu zerrendan gehitua izan zaitezen.
Aurrematrikula epea gainditu zait ¿zer egin dezaket?
Matrikulazio-aldi arruntean bete ez diren plazak eskuratzeko eta matrikulatutako pertsonen balizko bajak betetzeko, uztailaren 22tik aurrera zerrenda bat sortuko da plaza eskatzen duten pertsonekin.
Matrikulazio epea gainditu zait. Zer egin dezaket?
Dagokizun epean matrikulazioa osatzen ez baduzu, plazari uko egiten diozula ulertuko dugu eta galdu egingo duzu itxaron zerrenda balego. Nolanahi ere, ezohiko aldira arte itxaron dezakezu. Uztailaren 22an zerrenda bat egingo da egun horretatik aurrera eskatzen duten pertsonekin.
Ze ziurtagiri behar dut?
Kontsultatu ezazu hemen behar duzun informazio guztia.
Adin txikikoa naiz, nik matrikula gauzatu dezaket?
Ez. Zure gurasoek edo tutoreek egin beharko dute ezinbestean. Sinaturiko baimen honekin eta beraien NAN fotokopia batekin zerorrek aurkeztu dezakezu.
Beste pertsona batek nire ordez matrikulatu al nezake?
Bai, baina horretarako idatzizko baimen hau eta eskatutako dokumentazio guztia ekarri beharko dituzu.
Non osatu dezaket matrikulazioa?
Eskolako idazkaritzan.
Matrikulatu egin naiz baina jada ez dut interesik, nire eskaera bertan behera utzi dezaket?
Bai. Idatziz eskatu beharko duzu (bertaratuta edo email bidez) eta bertan utzi zenuen dokumentazioa jasotzera etorri beharko duzu.
Noiz eta nola eskatu dezaket moduloen konbalidazioa?
Ikastetxeko idazkaritzan eskatu behar duzu, urtero adierazitako epean (normalean ikasturte hasieran). 1. ikasturteko moduloetarako eskatu dezakezu soilik konbalidazioa, horietan matrikulaturik baizaude. 2. mailakoak, 2. mailan eskatu beharko dira. Modulua konbalidatu dezakezula frogatuko duen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu (espediente akademikoa, First ziurtagiria…). Zure konbalidazioaren behin betiko erantzun ofiziala jaso ezean, eskolara joan beharra daukazu.
Modulo baten konbalidazio eskaera osatu dut. Klasera joan beharra al daukat?
Bai. Konbalidazioa onartu dizutela ofizialki komunikatu ezean, joan beharra daukazu.
45 urte baino gehiago ditut ¿ingeleraz salbuetsita al nago?
Bai.
Ordainketarik egin behar al da matrikularekin?
Hezkuntza Sailaren ikastetxe publikoa gara eta, beraz, matrikulak ez du inolako kosturik eta ez da hilekorik kobratzen.
Matrikula egiteko unean kontu zenbaki bat emango da 75€ kobratzeko aukera emateko, ikasturtean zehar hainbat jarduera egiteko gastuei dagozkienak. Zenbateko hori urtekoa da, eta urriaren erdialdean kobratzen da, ordainagiri bakar batean.
Bestalde, saio praktikoetarako materiala (arropa, botak, eskularruak…) ikasleen kontura izango da. Zerrenda hori ikasleen gidako 4. orrialdean ikus dezakezu.
Noiz gauzatu dezaket matrikula?
Eskolako idazkaritzan horretarako ezarrita dagoen epe mugan. (Ekainaren 12tik 30era).
Ze dokumentu behar dut?
NANaren fotokopia. Gaindituta edo gainditzeke dituzun moduloak jakitea ezinbestekoa da matrikula egin dezazun.
Aurrematrikula epea gainditu zait ¿zer egin dezaket?
Ahalik eta lasterren deitu ezazu eskolara garaiz zauden jakiteko.
Adin txikikoa naiz. Nik egin al dezaket aurrematrikula?
Ez. Zure ama, aita edo tutoreak egin beharko du. Beraiek sinatutako baimena osatu dezakete eta beraien NAN kopia batekin zuk zure kasa egin dezakezu.
Beste norbaitek nire izenean egin al dezake aurreinskripzioa?
Bai, baina horretarako zuk sinatutako baimena eta beharrezko dokumentazioa ekarri beharko lituzke.
Noiz eta nola eskatu dezaket modulo baten konbalidazioa?
Eskolako idazkaritzan dagokion epean eskatu beharra daukazu, ohikoena ikasturte hasieran izaten da. 1.go mailan matrikulaturik zaudenez, maila horretako konbalidazioak eskatu ditzazkezu soilik. Bigarren mailakoak bigarrengo ikasturtean. Modulua konbalidatu dezakezula frogatuko duen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu (espediente akademikoa, First ziurtagiria…). Zure konbalidazioaren behin betiko erantzun ofiziala jaso ezean, eskolara joan beharra daukazu.
Modulo baten konbalidazio eskaera osatu dut. Klasera joan beharra al daukat?
Bai. Konbalidazioa onartu dizutela ofizialki komunikatu ezean, joan beharra daukazu.
45 urte baino gehiago ditut ¿ingeleraz salbuetsita nagoela eskatu dezaket?
Bai, jakina.
Modulo guztiak gainditu ditut Lantokiko Prestakuntza ezik. ¿Berau gainditzeko matrikulatu beharra daukat?
Bai, modulo bat da eta zure kasuan proiektuaren moduloan ere matrikulatu beharko duzu.