Derio Nekazaritza Eskola LHIIko eremuan baratzezaintza, frutagintza, landare ekoizpen eta lorezaintzako praktika gune nagusiak ditugu, hala nola lursailak, mintegiak eta negutegiak.

2016-2017ko ikasturtea ezgeroztik Errekalde-Gamiz Praktika Gunean ikaslegoaren praktikak gauzatzeko 13,4Ha.tako lursaila eskuragarri dugu eta eskolako eremuan ditugun azpiegituren osagarri dira.

Eskolako eremuan eskuragarri ditugun baliabideen artean hauek azpimarratuko genituzke:

  • 1500 m² inguru baratzezaintzara zuzenduak, eta horietan nabarmentzen dira ekoizpen ekologikoko hazitegiak, kanpoan zein plastiko pean.
  • 1000 m² baino gehiago sagarrondo, udareondo, intxaurrondo, kiwi eta fruitu txikiekin, baita mahasti bat ere txakolina egiteko.
  • 10000 m² lorategi eta pasealekutan, landare apaingarrien bilduma zabal batekin.
  • 1500 m²-ren kristalezko negutegiak, klimatizatuak eta guztiz automatizatuak.

Horrez gain, ikastetxean puntako makineria eta ekipamendu ugari dago, simulagailu bat eta basoko garabi bat, mekanika, soldadura elektrizitate eta ureztatze tailerrak, baita laborategia eta liburutegia ere.

Gure ikaslegoari zein kanpoko erabiltzaileei zuzendutako jantoki zerbitzua ere eskaintzen dugu.



Liburutegia
Informatika gela

Barazkien
obradorea

Baratzeak

Negutegiak

Lorategiak

Oilategia

Baso garabia

Tailerrak

To top