Parke Carpool: Ibilgailua partekatzeko plataforma berria

Gure eskolaraino gerturatzea sarritan deserosoa denik ez dago ukatzerik: Garraio publikoaren gabeziek eta trafiko pribatuaren gorakadek zaildu egiten digute sarritan gure ikastetxera eta lantokira gerturatzera.

Arazo honi irtenbidea emateko asmoz, EAEko Parke Teknologikoen sareak Parke Carpool app berria jarri du gure eskura.

Aplikazioa erabiltzeko, Bizkaiko Parke Teknologikoko erabiltzaileek soilik erabili dezakete eta hori egiaztatzeko, gure laneko edo ikastetxeko email korporatiboa dugula ziurtatu beharra daukagu. Gure kasuan eta Parkeko arduradunekin ziurtatu ondoren, gure ikastetxeko hezkuntza komunitate osoak erabili dezakegu. Ikasleek ere eskolako @nekaderio.eus email korporatiboa dutenez, beraiek ere erabili dezakete.

Aplikazioa erabiltzeko informazio osoa Parkeko atarian duzuelarik, berau erabiltzea animatzen zaituztegu.

 

 

 

 

To top