EUSKAL LEHEN SEKTOREAREN DIGITALIZAZIOA
ARDURADUNA: Isusko Llodio
Proiektua Euskadiko lehen sektorean digitalizatutako prozesuak sartzeko ardatz eragilea da. Prozesu horiek sektorea eguneratzen laguntzen dute, bai produkzioan bai prestakuntzan.
Proiektuak Euskadiko lehen sektoreko produkzio-prozesuak digitalizatzeko beharrari erantzutea proposatzen du. Behar horretara egokitzen diren prozedurak eta tresnak garatuko dira eta Lanbide Heziketako sisteman integratuko dira. Horrela, lehen sektoreko etorkizuneko profesionalak gai izan daitezen esparru horretan, eta tresna digital horiek ezarriko dira lehiakortasun handiagoa lortzeko bitarteko gisa.
Horretarako, Nekazaritza lanbide-arloko heziketa-zikloak ematen dituzten Euskadiko lau zentroek parte hartzen dute, baita CIFP Bidasoa LHIIk (elektrizitatearen eta elektronikaren familia) eta CIFP Ciudad Jardín LHIIk (informatikaren eta komunikazioen arloa), erakundeek eta sektoreko enpresek ere.
LANKIDETZA TKNIKAKO BIOZIENTZIEN ETA IRAUNKORTASUNAREN ARLOAREKIN NEKAZARITZAKO ELIKADURA, BIOEKONOMIA ETA ELIKADURA JASANGARRIAREN TALDEAN
ARDURADUNA: Julene Urrutikoetxea eta Enaitz Muguerza
Lankidetza horren helburua ekonomia zirkularraren eta elikagaien berrikuntzaren arloko prestakuntza-proiektuak eta/edo -jardunaldiak garatzea da.
Honako ildo hauek garatuko dira:
- Berrikuntza elikagai osasungarrietan: hainbat saltsa eta espezia egitea, egoitzetarako berez ondutako elikagai testurizatuak, eta haurrak, etab.
- Ekonomia zirkularra, janari-soberakinetan oinarritua (freskoak eta kozinatuak): frutaren eta barazkien hainbat zurda berrerabiltzea, loreontzietarako belarren aurkako geozuntzak eta elikaduran berrerabiltzeko produktu deshidratatuak sortzeko (sukaldea), etab.
Lankidetza hori Lanbide Heziketari aplikatutako Bioekonomiaren Sarearen eta Tknikako Biozientzien eta Iraunkortasunaren Arloaren barruan dago.
ELIKAGAI SEKTORE IRAUNKORRARENTZAKO ETIKETATZE ADIMENTSUA
ARDURADUNAK: Julene Urrutikoetxea eta Katrin Arzuaga
Proiektu honen helburua elikagai sektorearentzako eredu jasangarriak bultzatzea da, horretarako elikagaien obradoreetan Blockchain teknologian oinarritutako tresna digital bat garatuz. Helburu horretan laguntzeko asmoz, sensore ezberdinak ezarriko dira, horien bidez ekoizpenen osasun eta higiene baldintza ziurtatzeko, kudeatzeko eta jarraipena egiteko ahalbideratuko dutelarik.