Mugurdien landaketa berria

2024/06/11

Paisagintza eta Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoko ikasleek elkarlanean, eskolako fruitu txikien landaketa berria prestatuta utzi dute. Mugurdi eta masusta barietate anitzak landatzearekin batera, tutoratze azpiegitura guztia berritu dute. Emaitza, gure fototekako bilduma honetan ikusi dezakezue:

Gehiago irakurri

Parke Carpool: Ibilgailua partekatzeko plataforma berria

2023/11/20

Gure eskolaraino gerturatzea sarritan deserosoa denik ez dago ukatzerik: Garraio publikoaren gabeziek eta trafiko pribatuaren gorakadek zaildu egiten digute sarritan gure ikastetxera eta lantokira gerturatzera. Arazo honi irtenbidea emateko asmoz, EAEko Parke Teknologikoen sareak Parke Carpool app berria jarri du gure eskura. Aplikazioa erabiltzeko, Bizkaiko Parke Teknologikoko erabiltzaileek soilik erabili dezakete eta hori egiaztatzeko, gure […]

Gehiago irakurri

Gela digitalaren hastapenak

2023/09/21

Eskolako digitalizazio proiektuetan lagungarri izateko asmoz, aterpeko eraikinaren 3. solairuan gela eroso eta egokia prestatzen amaitu berri dugu. Gela honetan ezarri dugun lehenengo baliabidea Basogintza zikloetan erabiliko dugun #JohnDeere simuladorea izan da. Horretarako, Usurbilgo Guifor Maquinaria Forestalen laguntza izan dugu. Simuladorearen azken helburua, Basogintza ziklo guztietako ikaslegoa baso lanetako eskarmentua bertan trebatzea izango da.

Gehiago irakurri

Zamudioko ikasleak gurekin

2023/06/19

Gaurko egunez, gure eskolako etorkizuneko ikasleak Zamudioko herriko ikastetxetik etorri zaizkigun bisitan. Aizkorri Aranbururen eskutik gure eskolako lorategiak, negutegia, tailerra eta oilategia ezagutzearekin batera, DBH edo Batxilergoa amaitu ondoren Lanbide Heziketa formakuntza aukera eskura dutela erakutsi diegu. Etorriko al zaizkigu!!! Eskerrikasko egindako bisitagatik eta nahi duzuen arte!!

Gehiago irakurri
San Isidro 2023

San Isidro JAI EGUN Zoriontsua!!

2023/05/10

Maiatzaren 15a eskolako jai eguna dela kontuan izan: egun horretan eskola itxita egongo da.

Gehiago irakurri
To top